Orain arte Gasteizko Euskararen Agenda izan
dena berritzea eta zabaltzea da GEU elkartearen erronka berrietako bat. Araba
osoan euskaraz antolatzen diren ekitaldien informazio guztia aurkituko duzu
HIRINET atarian kokatzen den EUSKARAREN AGENDAn.
Euskarazko kultur eskaintza zabaltzea eta
esparru berrietara hedatzeaz gain, Euskararen Agendak kultur eragileen
komunikazio eta koordinaziorako gunea izan nahi du; elkarlanerako bideak uztartu eta euskal
komunitatea trinkotzeko erreminta.
Jarraitu EUSKARAREN AGENDA facebooken, twitterren...










